Bide guztiei beldurra

Saiatu nahi det tristurari izkin egiten,
eztakit ismael entzunez lortuko ote dudan,
agian nere sentimenduak beste batzuen ahoetan entzuteak
nere goibeltasunaren izkinak argituko ditu
barneko gerla gogorra
baikortasunaren eta ezkortasunaren artean
bigarrenak, yankiek bezala arma guztiak eskutan
argitasunak ordea non dauka errebolberra?
Momentua bizi, beldurrak uxatu
teoria guztia dakit
ez etsi, hori bai polita
baina, apica etsi beharra dago irabazteko?
ez dakit zer egin
errezena amore ematea izanik
kontrakoa dirudi bidea
bide zaila baina helmuga gozoa?
edota beste bide errazago bat aukeratu
behin egin nuen apostua zailenera
ta beharbada oker egin nuen?
orain zer? zirt edo zart
erdiko bidea hori da uxatu behar dudana

«El amor tiene fácil la entrada y dificil la salida»